Azken egunetako euri zaparrada indartsuen ondorioz, errekak urez gainezka ageri dira eskualdean zehar. Dagoeneko Beterri-Aiztondoko gune bat baino gehiagotan atera da errekatik ura errepidera ere: besteak beste, Elbarrenan, Teodosio etxearen inguruan edota Villabonako irteeran, Adunara bidean. Bestalde, Villabonako herri sarrerako hainbat garajetara ere sartu da ura dagoeneko.