Elkarteko kideez eta herritarrez gain, Leitzaran haraneko Udal ordezkariak eta Aldundikoak batzarrean izango dira. Batzarra hasi aurretik agintariei agurra dantzatu eta Burdina taldeko zapiak jarriko dizkiete. Ondoren, Burdina taldekoek aurtengo kanpainan egindako lanen azalpenak emango dituzte. Agerraldian Kultura saileko diputatuak eta Ana Carrere alkateak ere hitz egingo dute. Batzarra amaitu ondoren Burdina taldeko kideak eta agintariak mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira herriko elkarte batean.
Auzolanean eredu da Burdina.