Andoaingo EAJren erantzuna Bilduri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 4a, 20:33

"Bilduren gobernuak ez du inolako talanterik erakutsi ez gai honekin ez beste askorekin. Onartezina da beraien jarrera, EAJri leporatzea arduragabetasuna eta beraiek izatea egoeraren arduradunak".

EAJren prentsa oharra:

EAJren prentsa oharra: 

BILDUREN GOBERNUA.
 
"Atzo, Ez ohiko Udalbatzan, 2012ko tasak inolako igoerarik gabe onartu ziren. EAJren irizpidea garbi azaldu zuen Udalbatzan Andoni Baltasarrek. Bilduren gobernuak ez du inolako talanterik erakutsi ez gai honekin, ez beste askorekin.
 
Onartezina da beraien jarrera, EAJri leporatzea arduragabetasuna eta beraiek izatea egoeraren arduradunak.
 
Onartezina da batzordeetan bi proposamen ezberdin jasotzea. Adibidez, gizarte zerbitzuetan lehenbizi %3ko igoera aurkeztu eta Udal talde guztiek onartu ondoren gero %1,5a aurkeztu ogasun batzordean. Aurrekoa bertan behera utziz eta batzorde burua salduta utziz. Bestalde, bilera pribatuetan EAJri engainatu nahi izatea leporatu dezakegu.
 
Bilduk jakin behar du eta badaki Udal gobernua aurrera eraman ahal izateko gardenatasuna beharrezkoa dela eta Andoaingo Udalan desagerturik dabil.
 
EAJri leporatzen dio BILDUk Udalak 200.000 euro gutxiago jasoko dituela baina zertarako nahi ditu 5.000 euro hileko? Hautetsi ez den bat Udal taldearen buru jartzeko?

Zenbat diru galdu du BILDUk aurreko legealdiko bideraturik zeuden dirulaguntzak kudeatzen jakin ez duelako?

Bilduk barne araudiaren ezagutza faltagatik idazkariak atzera bota zituen 2011ko aurrekontuak. Beste Ez Ohiko Udalbatza baterako deialdia egin behar dute aurrekontuak onartu ahal izateko, honek suposatzen duen gastuarekin.

Zergatik aurpegiratu EAJri PSOE eta PPrekin bat bozkatu zuela PP Udalbatzan agertu ez zenean? Gezur honekin zer irudikatu nahi duzue? Politikan eta bizitzan gezurrak bide laburra du.
 
Maiatzeko hauteskundeen irakurketa argia egin genuen Andoain abertzalea da. Gure eskua luzatu ginizuen baita ere alkatetza bideratu Andoain abertzale baten sinisten dugulako.
Elkarlanerako prest gaude baina gardentasunez eta leihaltasunez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!