Andoaingo Bildu: “EAJren arduragabekeriak andoaindarrak kaltetuko ditu”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 4a, 17:38

Osteguneko plenoan tasen inguruan EAJk izandako jokaera erabat arduragabea dela iritzi dio Udal Gobernu taldeak (Bildu). Bilduren proposamena honakoa zen: tasak oro har, KPIa igotzea (%3) eta Gizarte Zerbitzuetakoak, hau da, Zahar Etxekoak batipat, %1,5 soilik. Bilduk salatu duenez, "Udala 200.000€ inguru jaso gabe geldituko da jeltzaleen jarreragatik".

Prentsa oharra:

Prentsa oharra:

"EAJk, PP eta PSErekin batera, proposamenaren aurka bozkatu du eta tases ez dute igoerarik izango. Beraz, udala 200.000€ inguru jaso gabe geldituko da. Honela, udalak soldatak, zerbitzuak eta fakturak gutxienez %3ko igoerarekin ordaintzen dituen bitartean diru sarrerek % 0 igoera izango dute. Horri guztiari gehitu behar zaio udal finantzen egoera kaskarra".
 
Politikan guztiak ez duela balio baloratzen du Bilduk. Ulertzen du EAJk ez onartzea andoaindarren artean Bilduk izatea lidergoa, baina horrek ez dio eskubiderik ematen ondorioak andoaindarrek pairarazteko. EAJri, PSE eta PPrekin batera, ez dio axola Bilduri min egitea nahiz eta andoaindarrak kaltetzen dituen horrekin. “EAJren asmoa kaltea egitea besterik ez da, Ogasun batzordean eta bilera pribatuetan tasa guztiei %3ko igoera ezartzea defenditu duelako baina plenoaren egunean, inolako azalpenik eman gabe, jarreraz aldatu eta Ezezkoaren frontea osatu du PSE eta PPrekin”.
 
Lehen neurria
Bilduk kezka agertu du EAJren jarreragatik 2012 kontuen orekan ondorio larriak ekar ditzakeelako.
Egoera hau saihesteko Bilduk hainbat neurri hartuko ditu eta lehena Gabonetako argien aurrekontua %50 murriztea izango da. Horrela, 54.000€ euro argietan gastatu beharrean 27.000€ euro erabiliko dira horretarako. “EAJ erakusten ari den jarrera ikusita, uste dugu zuhurragoa dela lehen mailako gastuak ez direnetan aurreztea eta andoaindarrentzat ezinbestekoak diren zerbitzuetan erabiltzea”.
Bide batez, Bilduk ziurtatzen du “Ezekoaren frontearen jarrerak ez duela udala geldiaraziko, Bilduk herritarren inplikazioarekin eta esperientziarekin, denok elkarrekin, Ezekoaren frontearen oztopoak gaindutuko ditugulako”.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!