Sagain mendi taldearen Mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 4a, 13:09

Sagain mendi taldeko kideek, Asteasuko Udalaren babesarekin eta hainbat herritarren laguntzarekin batera, Mendi astea antolatu dute azaroaren 16tik 20ra. Ikus-entzunezkoak, orientazio duatloi proba, bizikletaz, oinez nahiz korrika ibiltzeko saioak, festa..., denetarik biltzen du egitarauak:

Azaroak 16, asteazkena

-‘Makalu mendebaleko pilarra' ikus-entzunezkoa, Alex Txikonen eskutik.

20:00etan, udaletxeko zine-aretoan.

Azaroak 18, ostirala

-‘Kanchenjunga' eta ‘Zortzimilakoak alpinar erara', Alberto Zerainen bi ikus-entzunezko.

20:00etan, udaletxeko zine-aretoan.

Azaroak 19, larunbata

-VII. Orientazio duatloi proba gazte eta helduentzat. Oinez eta bizikletaz. 10:00etan plazan.

*Bizikletako proban kaskoa erabiltzea ezinbestekoa izango da. Bizikleta bakoitzak ekarri behar du. Aurreko urteetan bezala, parte hartzeko EZ da esperientzia beharrezkoa. Opari zozketa bukaeran.

-Bizibidaiaren eskutik, bizikletaz buelta familiarra (edozeinentzat aproposa). 16:00etan plazan

-‘Zeelanda Berria bizikletaz' Bizibidaiakoen ikus-entzunezko ikusgarria. 17:30etan udaletxeko zine-aretoan.

Azaroak 20, igandea

-Lau ordu inguruko mendi ibilaldi erraza (edozeinentzat aproposa). 09:00etan plazan: Asteasutik irten, eta Txungai errota, Larraul, Alkiza, Mendiolatik Sarasola sagardotegira, Eizmendi baserrira eta Martxetaunditik Asteasura.

-Hiru ordu inguruko mendi bizikleta ibilaldia. 09:30etan plazan: Andazarretera errepidez joan eta gero, atzetik barrena, Urdanetatik Pagoetara igo eta berriz jaitsi ‘Altzuzelaira'.

-Bi ordu eta erdi inguruko mendi korrikaldia (lagunen artean korrika). 10:00etan plazan: Asteasutik irten, Larrauldik igaro eta Hiru Mugarrietara heldu. Hortik Zelatunera, Iturriotzerantz jarraitu eta gero Asteasurantz dagoen jaitsieratik jaitsi (Erreka bailarara).  Hortik, denbora egongo balitz, Txungai errotaren aldamenetik berriz Larraulera igo, eta Asteasu-ra jaitsi. Denboraz larri ibiliz gero, zuzenean Asteasura joko lukete.

-Eta ondoren, herri festa plaza inguruan (txerri erre dastaketa, musika, jolasak...).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!