Teodoro Hernandorena taldearen jardunaldiak aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 4a, 09:55

Teodoro Hernandorena kultur taldeak 36ko Gerraren harira antolatu dituen jardunaldien baitan, Pako Etxeberria EHUko irakasle, forentse eta Aranzadiko kidearen txanda izan zen atzo iluntzean Atxulondo Kultur Etxean. 'Exhumando fosas..., recuperando dignidades' hitzaldian memoriaren baloreaz aritu zen batetik. Bere ustez "batzuek memoria historikoaz hitz egiteak zentzurik ez duela diote, beste batzuk memoria kolektiboa, memoria eta historia edota memoria eta oroimena esaten diote... Memoriaren balorea ukatu dutenek azken 40 urteotan oso arduratuta ageri dira memoria hori bultzatzen". Aranzadik hobi komunetan nahiz biktimen egia bilatzen egin duen lanaren inguruan ere jardun zuen. Harrera beroa izan zuen bigarren hitzaldiak ere.

Datorren igandean, azaroak 6, Zizurkilgo bost fusilatuen senideei nahiz frankismoaren jazarpena jaso zuten herritarrei zuzendutako omenaldia egingo da Zizurkilgo hilerrian eguerdiko 12:00etan. Bertan, Arripitxiko Patxi Otegik egin duen oroimen eskultura jarriko da.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!