Euskal Eskola Nazionalaren bidean, Ikasle Eguna larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko azaroaren 3a

Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta,'Euskal Eskola Nazionalaren bidean, ikasleok iraultza!' lemapean, Ikasle Eguna 2011 izango da datorren larunbatean, azaroak 5, Amasa-Villabonan. Dagoeneko Errebote plaza egun eta gau osoan zehar gauzatuko diren ekintzak hartzeko prestatzen ari dira, karpa eta taulatuak egokituz. Hamaika ekintza izango da larunbatean:

11:00 Ikasle topaketak + HSN gunea
14:30 Bazkaria eta bertso saioa
17:30 Porrotx, Largabista, Martin Bertsolari... Irrien Lagunekin jolas, kantu eta dantza + poteo musikatu aldarrikatzailea
19:00 Ekitaldi politikoa
20:00 Pelikula zineman

20:00etatik aurrera, kontzertuak: Xarma, 3gabe2, Iheskide, Su ta ke, 121 Krew, La Pop'lla, Feos pero majos, Itziarren semeak, Zopilotes txirriaos, Daddy Jeff, Kodigo Norte & Jean Paul, Goienetxe anaiak + garffiti, break eta Djak.

*Sarrera: aurrez 5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!