Kultur jardunaldian abian Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 3a, 19:24

Gaur arratsaldean, haurrei zuzendutako zinema emanaldiarekin abiatu dira Asteasuko kultur jardunaldiak. Datozen egunetan parte hartzeko moduko hamaika ekintza izango da:

Azaroak 4, ostirala

Bertso musikatuak eta afaria Aitzondo elkartean, 21:30etan.

Bertsolariak: Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Amaia Agirre.

Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

*Txartelak aurrez tabernetan salgai (20 euro).

Azaroak 5, larunbata

XIII. Donostia Hiria Rallya. 13:30etatik 20:30etara Asteasuko errepideetan barrena.

Azaroak 6, igandea

Argazki rallya. 09:00etatik 13:00etara Kultur Etxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!