Donostiako XIII. Rallya Zizurkildik igaroko da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 3a, 14:43

Azaroaren 5ean, datorren larunbatean, Donostiako XIII. Rallyko hirugarren zatia Zizurkildik barrena igaroko da 14:30etatik aurrera. Otaño plazatik abiatu eta, baserrietatik barrena, Asteasuraino joango dira. Dagoeneko 92 kotxek eman dute izena (klasikoak eta normalak) eta ikuskizun paregabea izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Rallyak hiru tramo desberdin izango ditu, goizean hasita: Jaizkibelen, Castillo del Inglesen eta Zizurkilen. Zizurkilgoa da aurtengo nobedadea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!