Adunako kultur astea ekintzaz beteta dator

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 3a, 14:11

Gaur iluntzetik (azaroak 14) datorren igandera arte (azaroak 20) luzatuko da aurtengo Adunako kultur astea. Udaleko kultur batzordeak adin ezberdineko pertsonentzako ekintzak antolatu ditu: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, pailazoen emanaldia, akrobazia erakustaldia, kantaldia, bazkaria, barrikotea... Gaurtik igandera arte, beraz, izango da zerekin gozatu Adunan. Hara segidan egitarau osoa:

Azaroak 14, astelehena

20:00 Kiwizibidaia ikus-entzunezkoa, kultur aretoan.

Azaroak 15, asteartea

20:00 Patxi Abasoloren eskutik, ‘Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin duten oroimena' hitzaldia, kultur aretoan.

Azaroak 16, asteazkena

17:30 Ipuin kontalaria. Zurrumurru taldearen eskutik, ‘Zomorroak', kultur aretoan.

20:00 Peio Albiteren eskutik, ‘Migrazioa eta aniztasuna' hitzaldia, kultur aretoan.

Azaroak 17, osteguna

20:00 Julian Bereziartua medikuaren eskutik, ‘Ze adinetan zer eta nola jan' hitzaldia, kultur aretoan.

Azaroak 18, ostirala

19:45 Aireko akrobazi espektakulua, Asvinenean.

Ondoren, Xabier San Sebastian kantariaren kantaldia, Asvinenean.

*Tartean ogitartekoak jateko aukera (ordainduta).

Azaroak 19, larunbata

12:00 Kantu jira herriko plazatik abiatuta.

13.00 Hitzaldi didaktikoa sagardogintzari buruz, Xabier Kamio etnologoaren eskutik, Aburuza sagardotegian.

14.00 Bazkaria Aburuza sagardotegian (txartelak aurrez).

Ondoren, kantu jira...

Azaroak 20, igandea

17:00 Korri eta Xalto pailazoen emanaldia, frontoian.

Ondoren, barrikotea, ardoa, taloak, gaztain erreak...

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!