Erantzun bikainarekin abiatu dira Teodoro Hernandorena kultur taldearen jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 3a, 13:26

Atzo iluntzean 60 lagun inguru bildu zen Zizurkilgo Iriarte etxean, Teodoro Hernandorena kultur taldeak 36ko Gerraren inguruan antolatutako jardunaldietako lehen hitzaldian. Andoaingo Oroituz taldeko Xabier Lasa eta Gotzon Garmendiak euren taldearen sorreraz ez ezik, egungo egoera berriaren aurrean frankismo garaiko biktimek ere izan behar dituzten eskubideen berri eta egoera hori ahalbidetzeko eman beharreko pausoen inguruan hitz egin zuten 'Egia, justizia eta erreparazioa' hitzaldian..

Gaur iluntzean, azaroak 3, EHUko irakasle eta forentse Francisco Etxeberriak 'Exhumando fosas, recuperando dignidades' hitzaldieskainiko du 19:30etatik aurrera Atxulondo Kultur Etxean.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!