Aizkardi mendi taldearen XXVIII. Mendi astea prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 3a, 12:37

Aizkardi mendi taldeko kideek prest dute dagoeneko azaroaren 21etik 27ra luzatuko den XXVIII. Mendi asteko egitaraua. Aurrez, azaroaren 13an, IV. Argazki rallya antolatu dute.

Argazki rallya, baldintzak

Mendi asteko egitaraua, segidan: 

Azaroak 21, astelehena: 'Tibeteko altxorra', Oskar Porrasen eskutik. 20:00etan Gurean.

Azaroak 22, asteartea: 'Chamonix-Saas FEE eskiz', Egoitz Bengoetxearen eskutik. Ikastetxeetako ikasleentzako emanaldia. 15:00etan Gurean.

'Yellowstone parke naturala', Migeñl Mari Elosegiren eskutik. 20:00etan Gurean.

Azaroak 23, asteazkena: 'Chamonix Zermatt-Saas FEE eskiz', Egoitz eta Gotzonen eskutik. 20:00etan Gurean.

Azaroak 24, osteguna: 'Everesterako biderik laburrena', Alberto Zerainen eskutik. 20:00etan Gurean.

Ondoren, IV. Argazki rallyko sari banaketa.

Azaroak 27, igandea: 08:30etan mendi ibilaldia. Ondoren, bazkaria. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!