Zine eta Bideo eskolak, iaz bezala, aurten ere bideoa landu du. Grabaketa Basteron egin zuten, plano sekuentzia bakarrean. Bideoaren grabaketa uneak aiurri.com gunean ikusgai daude. Eskolako ikasleek LMFAO taldearen Party rock kantua aukeratu zuten.
Urnietakoa, berriz, aski ezaguna da urnietarrentzat behintzat. Sanmielak girotu asmoz, Poxta Zahar taldeak Miela kantua sortu, idatzi, grabatu eta bideoa landu zuen. Den-dena gazte taldeak egin zuen, herritar askoren parte hartzearekin. Kantuaren bideokliparen estreinaldia txupinazoaren egunean egin zuten, Jakutegi plazan. Zer esanik ez bideoa eta kantua erreferentzia bilakatu direla aurtengo jaietan.
Egutegia
Lehiaketa sistema bozketa bidez antolatu dute. Beraz, Mielaren alde edota Andoaingo Bideo eskolaren alde bozkatzeko www.eitb.com gunean sartu beharra dago. Bideoa bertan ikusi eta bozkatzeko aukera dago.