Jardunaldiak, Teodoro Hernandorena kultur taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 2a, 18:42

Oroimen historikoa aldarrikatuz eta Zizurkilen 36ko Gerrak izan zuen eragina azalduz hainbat hitzaldi eta oroit ekitaldia antolatu ditu Teodoro Hernandorena kultur taldeak datozen egunetarako. Gaur, azaroak 2, asteazkena, Andoaingo Oroituz taldeak 'Egia, justizia eta erreparazioa' hitzaldia eskainiko du Iriarte etxean 19:30etatik aurrera.

Segidan, hurrengo egunetako hitzorduak:

-Azaroak 3, osteguna: Francisco Etxeberria Gabillondo EHUko irakasle eta forentsearen eskutik, 'Exhumando fosas..., recuperando dignidades' hitzaldia. Iriarte etxean 19:30etan.

-Azaroak 6, igandea: Gerra Zibilean fusilatuak eta frankismoaren errepresaliak jasan behar izan zituzten herritarren omenezko ekitaldia. Hilerrian, 12:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!