Peñas Negrasera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 2a, 18:33

Joan zen urriaren 13an, Amasa-Villabonako Jesusen Bihotza ikastolako DBH 3ko 35 ikasle eta bi irakaslek Peñas Negras-era irteera egin zuten. Hara igorri duten oharra eta argazkia: "Peñas Negras La Arboledatik 3 km-tara dago. Garai batean bertan burdinezko meategiak egon ziren. Hau dela eta, hango paisaiak izan dituen aldaketak eta historiaren inguruko informazioa jaso genuen bi monitoren bitartez. Autobusez egin genuen bidaia, baita meategietara igo ere. Jaisterako, berriz, funikularra erabili genuen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!