Udalak salatu duenez, "enpresa hori Azpikolako sarbideetan obrak egiten hasi zen atzo, Udalak onartutako ebazpen baten bidez lanak egiteko baimena kautelarki baliogabetu zaionean. Legehauste horrek isun ekonomikoa ekar liezaioke enpresari eta kopurua egindako kalteen araberakoa litzateke".
Gaur prentsan Azpikola 2004 SL-ko arduradun batek emandako bertsioaren aurrean, Andoaingo alkate Ana Carrerek zera zehaztu nahi du: "Jarritako helegitea argitzen ez den artean enpresak ezin du inolako lanik egin ez Azpikolako harrobian, ezta harrobiaren sarbideetan ere".
Udal gobernuak legeak bete daitezen lana egingo duela berretsi nahi du, zera gaineratuz: "enpresa horren gehiegikeriei aurre egingo die".