Osasun-zentro berria ezagutzeko aukera azaroaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urriaren 28a

Azaroaren 2an, asteazkena, urnietarrek Etxeberri plazan egin den osasun-zentro berria bisitatzeko aukera izango dute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo  sailak ate irekien jardunaldia antolatu du, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

Eguerdiko 12:00ak aldera, Jesús María Fernández Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea,  Julian Pérez Gil Osakidetzako zuzendari nagusia, Mikel Pagola Tolosa Urnietako alkatea eta Miren Martiarena Barkaiztegi Urnietako Ongizate zinegotzia etorriko dira.