Aurten ere, guraso, irakasle eta gerturatu nahi duen edozeinentzat jardunaldiak antolatu ditu Zizurkilgo Pedro Mari Otaño herri eskolak.
Landuko duten gaia hezkidetza izango da. Horregatik, jardunaldiei hasiera emateko, eta gaiaren inguruko marko orokor bat eskaintzeko helburuarekin, Itziar Alkorta eta Sara Gonazalez "Familiak berdintasunean" programako arduradunak gerturatuko dira. Bigarren saioan, Miguel Loza arituko da "Todo cambió con Jakob" liburuaren tertulia bideratzen. Jardunaldiei Juan Carlos Alonso psikologoak emango die itxiera.
Otaño herri eskolako arduradunek parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Hara hemen egitaraua:
Azaroak 4, ostirala
Formazio saioa: ‘Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna'.
Dinamizatzaile: Itziar Alkorta eta Sara Gonzalez.
Lekua: Liburutegi-mediateka.
Ordua: 17:00etan.
Azaroak 14, astelehena
Tertulia: Kirsten Boieren ‘Todo cambió con Jacob'.
Dinamizatzailea: Miguel Loza.
Lekua: Liburutegi-mediateka.
Ordua: 17:00etan.
Azaroak 24, osteguna
Formazio saioa: ‘Hezkidetza haur literaturatik abiatuta'.
Hizlaria: Juan Carlos Alonso.
Lekua: Liburutegi-mediateka.
Ordua: 17:00etan.
*Haur txoko zerbitzua egongo da, baina zerbitzua erabiltzeko aurrez abisatu beharko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!