Udal batzarraldiaren kronika laburra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 28a, 01:17

Ordu bete luze iraun duen Udal batzarraldian hiru aztergai nabarmendu dira. Hona, labur bada ere, oinarrian eztabaidatu diren hiru gaiak:

PSEk zabor bilketaren inguruan orain arteko ildoari eusteko mozioa aurkeztu du. EAJk eta PPk mozioaren edukia babestu egin dute. Bildu, aldiz, aurka agertu da.

PSEk bigarren mozioa aurkeztu du, gizarte zerbitzuen inguruan Aldundiari babes handiagoa eskatuz. Mozioak PPren babesa jaso du baina ez da aurrera atera, Bilduk eta EAJk aurka bozkatu dutelako.

Gobernu taldearen kontrol lanean, komunikazio bulegoaren kontratazioa kritikatu dute oposizioko taldeek. Alkateak komunikazioan inbertitu behar dela defendatu du.

Kronika, luze eta zabal, datorren Aiurri astekarian argitaratuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!