Bertso giro bikaina Gpuntuko final-laurdenetan, Beñat Gaztelumendi garaile Olaederran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 24a, 11:31

G-puntuaren final-laurdenetako bigarren saioa izan zen atzo arratsaldean Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian. 700 pertsona pasatxo bildu zen bertan Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiak, Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Andoni Otamendi, Ander Lizarralde eta Unai Agirre bertsolariak, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan entzuteko. Bertso giro bikaina sortu zen kiroldegiko kantxan. Hiru orduko saioaren ostean, Beñat Gaztelumendik final-erdietarako zuzeneko txartela lortu zuen, añorgatarrak eskuratu baitzuen punturik gehien (501). Bigarren postuan, Iñigo Manzisidor 'Mantxi' eta Unai Agirre berdinduta, 480 punturekin. Hauen atzetik, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde eta Andoni Otamendi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!