Gpuntua Amasa-Villabonan bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 22a, 13:23

Gpuntuaren final-laurdenetako kanporaketetako bat jokatuko da bihar arratsaldean Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian, 17:30etatik aurrera. Bertsolariak: Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Andoni Otamendi, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Sarrerak: www.gpuntua.com gunean edo leihatilan bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!