Egun osoko jaia larunbat honetan Gazte egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 21a, 11:25

Larunbat honetan Andoaingo gazteak dantzan jarri nahi ditu GAZTA gazte asanbladak. Aldarrikapena eta festa, biak bat bilakatuko dira goizetik gauera luzatuko den Gazte egunean.

Ez dira bakarrik egongo, Leitzako gazteek ere parte hartzeko gonbitea jaso dutelako. Gaztako bozeramaileek horrela azaldu dute Leitzako gazteek parte hartzeko arrazoia, “uztailaren hasieran Leitzako gazte asanbladakoekin batera topaketa egin genuen Trentxikin. Topaketa haren helburua elkar ezagutzea zen. Orduan erabaki genuen bi herrien arteko gazteen arteko topagunea antolatzea. Ideia han sortu zela esan daiteke”. Oraingo honetan leitzarrak datoz hona, aurrerago andaindarrak hara joateko.
Antolatzaileak jende kopuru polita bilduko dutelakoan daude. Leitzatik 40-50 lagun inguru etorriko direla uste dute, eta Andoainen gogoa eta interesa nabaritu dute gazteen aldetik, “asanbladak jendetsuak izaten ari dira. 30 lagun bildu gara azken asanbladatan”. Iraila hasieratik lanean gogor ari dira, larunbatero Gazte eguna antolatzeko biltzen baitira. Adinari dagokionez, batez beste, 16-25 urte bitarteko andoaindarrak dira. Gaztako ordezkariek, hala ere, herri osoari dei egin nahi diote, “ilusio handiarekin gabiltza asanbladatan. Gogotsu gaude. Herritarrak, oro har, Gazte egunean parte hartzera animatu nahi ditugu”.

Bertso bazkaria
Egoitz Zelaia hendaiarra eta Rikardo Gonzalez de Durana Arabako txapelduna arituko dira bertsotan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!