Besteak, lanean ari den herritarrari zuzendutakoa, gaur egun lanean ari den arren zoritxarreko uneren batean lanik gabe gera daitekeela ohartarazten zion.
Iosu Arribillaga eta Jose Mari Atorrasagasti Activate elkarteko kideek kezka agertu zuten herrian sumatzen ari diren parte hartze txikiarekin: “Mila bat lagun gara langabetuak herrian, baina gero oso jende gutxi mugitzen da arazo larri hau denon artean konpontzen ahalegintzeko”. Azaroaren 9an izango da hurrengo bilkura, ordu eta toki berean.