Ostiral honetan amaitzen da Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Deialdia haurrei nahiz helduei, adin tarte guztiei zuzenduta dago. Euskal dantza tradizionalak edota erromeriarako dantza ikastaroak dira Urnietako taldearen eskaintzan nabarmen daitezkeenak. Urtean zehar ere beste lurraldeetako elkarteekin trukaketak egiten dituzte. Omenaldietan nahiz dantzaldietan ere parte hartzen dute. Euskal dantzetan trebatzeko aukera dago, beraz.