Zugarramurdira irteera, Xoxokakoekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urriaren 21a

Igande honetarako, Xoxoka auzo elkarteko kideek Zugarramurdira irteera antolatu dute. Izena emateko epea oraindik zabalik dago. Interesatuek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 662 077 557.


09:00etan busean irtengo dira, Xoxokako plazatik abiatuta. Zugarramurdiko kobazuloei bisita egin ondoren, bazkaria egingo dute inguru haietan. Elkarteko bazkideek 20 euro ordainduko dituzte, eta bazkide ez direnek 25. Haurrek, bestalde, 10 euro. Prezioan barru: autobusa, kobetarako sarrera eta bazkaria.