Leitzarango lehen argazki-rally digitala, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 21a, 11:05

Igande honetan Trentxiki argazki elkartearen eskutik burutuko da lehen edizioa, Udalaren eta Bisitarien Etxearen laguntzarekin.

Zaletasuna duten argazkilari guztiak gonbidatuta daude lehen edizioan parte hartzera. Izan ere, rally digitalean izena ematen duten argazkilari ez profesional guztiek parte har dezakete. Otieta parkean dagoen Leitzarango Bisitarien Etxea izango da kokagune nagusia. Izen-ematea, esaterako, han egin behar da igandean bertan.
Izenak dioen bezalaxe, kamera digitalarekin bakarrik parte har daiteke. Rallyan jorratuko den gaia irteeran ezagutaraziko zaie parte-hartzaileei, eta denbora tarte mugatua izango dute gai hori garatzeko.

Argazki erakusketa eta sari banaketa datorren astean
Irabazleen argazkiak eta gainontzekoen argazki sorta ikusgai jarriko dira Leitzaran Bisitarien Etxean lehiaketa burutu eta astebetera. Urriaren 29an eta 30ean hurrenez hurren.
Sari-banaketa ekitaldia, berriz, urriaren 30ean izango da, Leitzaran Bisitarien Etxean eguerdiko 12:00etan hasita.

Sariak
1. saria: 225 euroko diru saria.€
2. saria: 150 euroko diru saria.
3. saria: 100 euroko diru saria.€
Gazte maila, 16 urtetik behera:
1. saria: 70 euroko balioa duen erosketa txartela.€
2. saria: 50 euroko balioa duen erosketa txartela.

IZen-ematea IGANDEAN BERTAN
Leitzaran Bisitarien Etxean goizeko 09.00etatik 10.30etara.

ANDOAINEN SORTU BERRI DEN ELKARTEAK ANTOLATU DU RALLY-A
Herriko argazki zaleen topaleku izateko helburuarekin jaio da, argazkilaritzan elkarrekin ikasi eta sakontzeko helburuarekin. Eta, bide batez, Andoainen zaletasuna zabaltzea nahiko lukete. Asteazkenero biltzen dira Urigainen, iluntzeko 20:00etan hasita. Oraingoz taldeak 25 partaide inguru ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!