XIV. Azoka Berezia igandean Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 14a, 19:17

Datorren igandean, urriaren 16an, baserriko produktuak eta artisauak eskainiko dira 11:00tatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara zabalik egongo den Zizurkil Goiko Azoka Berezian. Egun guztian zehar doako autobus zerbitzua izango da Bulandegi bideko errotondatik nahiz Zubiaurretxotik Zizurkil Goiko plazara. Segidan egun osorakoa antolatutako egitaraua:

11:00 Kantu jira, azoka euskal kantuz alaituz.

12:00 Haurrentzako jolasak udaletxe aurrealdean.

13:00 'Zizurkilgo Azoka Bereziko Saria' Zizurkilgo janari postu onenari, Kantu jirak alaituta.

14:30 Bazkaria Zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte eta Atxulondo tabernetan: 15 euro.

17:00 Haurrentzako poniak eta jolasak.

18:00 Gipuzkoako Giza-proba txapelketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!