Jokin Alberdi, bikain mendiko bizikletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurreko larunbatean, urriaren 8an, Euskadiko BTT Txapelketa ospatu zen Oiartzunen. Bertan, Jokin Alberdi zizurkildarra izan zen infantil mailako txapeldun. Andoaingo Txirrindularitza eskolako kide da Jokin Alberdi eta 8km-ko distantzian lehiatu zen, maila bikaina duela erakutsiz. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!