Los Rubi taldearen bilkura, ospakizun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 12a, 14:06

48 urte bete ditu Los Rubi musika talde ezagunak. Noizbait parte hartu izan duten musikariek urtero afaria antolatu ohi dute Ontza elkartean, eta aurtengoa aurreko asteburuan egin zuten. Musikak batu dituen lagun zaharrak elkartzeko aitzakia izan ohi da. Musika zainetan daramate. Afaria aurrera joan ahala, ezin izaten diote eutsi musika egiteko tentaldiari, eta egundoko musika emanaldia antolatu ohi dute, inprobisazioa nagusi izanik. Gozatu egiten dute horrelakoetan, eta haiek hainbat kasik, elkartean egokitzen diren gainerakoa koadrilek ere. Gauak magia berezia hartu ohi du horrelakoetan.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!