Aurreko urteetan baino zerbait gutxiago, nonbait; krisiaren eragina izan daitekeela adierazi dute elkarteko batzordekideek. Petanka, toka eta Igelaren jokoetan aparteko giroa bizitu izan zen aurreko egunetan; jokalariek eta ikusleek umorea lehenetsi zuten irabazi nahiaren gainetik, eta eguraldiak ere ederki lagundu zuen; izan ere, Anbrosia Olabide egoitzaren parean egiten baitira aipatu lehiaketa horiek.