Urriaren 22an egun osoan zehar ekitaldiak burutuko dira; urriaren 20an, berriz, hitzaldia Urigainen.
GAZTA Andoaingo gazte asanbladako kideak Gazte Eguna antolatzen aritu dira azken asteetan, eta dagoeneko egitaraua osatu dute. Egun osoko jaia izango da. Eguna iritsi aurretik, bazkarian parte hartu nahi duenak txartela aldez aurretik erosi behar du. Salgai daude Irunberrin nahiz Lanbroan. Txartela hartzeko azken eguna urriaren 20a izango da. 15 euroko prezioaren baitan, bazkariaz gain,aukera zabala izango da: kamixeta, zapia, afari merienda eta kontzertua ikusteko sarrera.
[Egitarau osoa Agenda ataldean]