Udaltzaingoak Andoainen 092 telefono zenbakia erabiltzea aholkatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 12a, 13:47

092 zenbakia sakatuz gero Udaltzaingoarekin zuzenean hitz egin ahal izango da Andoainen. Larrialdiak sortzen direnean erabilgarria izan dadin zenbakia martxan jarri dute, istripuak, delituak edota ezbeharrak sortzen direnean erantzun azkarra emateko asmoarekin. Andoaingo Udaltzaingoaren larrialdi zerbitzua, gainera, beste taldeen kudeaketaz eta koordinazioaz arduratuko da. Hala nola, suhiltzaileak, Ertzaintza, osasun arloa...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!