Jesusen Bihotza ikastolako kideak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 11a, 15:22

Iragan ostegunean, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH6. mailako ikasleak Donostian izan ziren egun pasa. Ondorengo oharra eta argazkia bidali dute ikastolako arduradunek: "Primerako eguna igaro zuten alde batetik bestera ibili baitziren. Trenez joan ziren eta lehenengo geldialditxoa Paseo Berrian egin zuten hamaiketakoa jateko, Oteizaren eskulturaren inguruan. Ondoren Akuariuma bisitatu zuten eta handik ateratakoan, Urgull mendira igo ziren bertan bazkaltzeko asmoz. Ondoren, Trinitate plazara joan ziren futbolean eta pilotan jokatzera. Trenez itzuli ziren berriro etxera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!