Entzia mendizerran barrena, Andoin-Musitu ibilaldia burutu zuten atzo Aizkardi mendi taldeko kideek. Parte hartzaileek adierazi dutenez, eguraldiak ez zien ibilaldiko paisaia ederrez gozatzeko aukera handirik eskaini, baina paisaia busti eta lainotsuetan barrena gustura ibili ziren.Egun berean, gainera, oinezko ibilaldiarekin batera, BTT ibilaldia ere burutu zuen Aizkardi mendi taldeko hainbat kidek Izki parkean. Maeztun zehar bide zirkularra egin zuten, eguraldia lagun.
Bestalde, hurrengo igandean (urriak 16) Villabonatik Hernanira oinez joango direla jakinarazi dute Aizkardiko kideek, Otita edota Besabi zeharkatuz. Irteera horretan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar. Nahikoa da 08:30etan Olaederra kiroldegiaren aurrealdera joatea.