Villabonako dantzariak Segurako Euskal Herriko dantza suelto txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo arratsaldean jokatu zen Seguran, oihartzun eta arrakasta handia duen Euskal Herriko XXXV. Dantza suelto txapelketa. Hamar bikote lehiatu ziren guztira. Epaimahaiaren arabera, Jon Ibarguren eta Idoia Posada dantzariak (Azpeitia-Pasaia) izan ziren onenak; besteak beste, txapela eta zapia irabazi zituztenak, 121 punturekin. Beterri-Aiztondo eskualdera etorrita, Oinkari dantza taldeko Lierni Kamio (Villabona) eta Iker Sanzek (Lezo) seigarren postua lortu zuten, 99 punturekin. Argazkia: Iazko Euskal Herriko suelto txapelketakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!