Pilota eta txakolina, eskutik lotuta Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 10a, 14:33

Joan zen larunbatean, jende ugari bildu zen Amasan Uxo-Toki elkarteak antolatutako pilota partidak ikusi eta jatorrizko izendapeneko hamaika etxeren txakolina dastatzera. Bi pilota partidek ikusmina sortu zuten, pilotalekua jendez beteta zegoela. Lau eta erdian Kokak irabazi zion Bengoetxea VII.ari. Binakako partidan, berriz, Mikel Goñi eta Escudero bikotea, Mendizabal eta Lasa II.ari gailendu zitzaizkion. Txakolin eta pintxo dastaketak ere harrera beroa izan zuen partidak amaitutakoan. Eguraldiak eutsi egin zioen eta jai-giro polita sortu zen Amasako plazan. Uxo-Toki elkarteko lehendakari Iker Urruzolak balorazio positiboa egin du larunbateko festaz, "oso gustura gaude jendearen aldetik jasotako erantzunarekin. Aurreikuspenak bete egin genituen eta hurrengo urteetan ere jaialdia antolatzen jarraitzeko indarrez eta gogoz geratu gara".

Argazkiak: Jokin Monfort

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!