Joan zen larunbatean, txakolin eguna ospatu zen Amasan, Uxo-Toki elkarteak antolatuta. Pilota partida ikusgarriekin eman zitzaion hasiera jaialdiari eta txakolin dastaketak osatu zuen eguna. Koka eta Bengoetxea VII. lau eta erdian lehiatu ziren eta binakako partidan, Mendizabal eta Lasa III, Mikel Goñi eta Galarza VI.aren kontra aritu ziren. Giro ederra sortu zen nola partidetan, hala ondorengo txakolin dastaketan ere.