Baginaren bakarrizketak antzezlana gaur gauean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 7a, 16:56

Txalo antzerki taldeak 'Baginaren bakarrizketak' antzezlana eskainiko du gaur gauean Gurea antzokian 22:30etan. 'Baginaren bakarrizketak' antzezlana, adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdineko 200 emakume baino gehiagori egindako elkarrizketaren emaitza da. Obraren helburua, emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea da. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreek aurkeztuko dute ordu eta laurdeneko lana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!