Aizkora eta Lokotx bilketa txapelketak igandean Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, Asteasuko Udalaren laguntzarekin antolatuta, bigarren mailako Euskal Herriko Aizkora txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen Lokotx bilketa txapelketa jokatuko dira urriaren 9an, igandean, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Hauexek parte hartzaileak:

Aizkolariak: Unai Otaño (Ibarra), Ugaitz Mugertza (Mutriku), Jon Rekondo (Leitza), Arkaitz Olano (Leitza), Xabier Zaldua (Zumarraga) eta Ander Erasun (Ituren).

Lokotx biltzaileak: Probaren aurretik amaituko da izena emateko epea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!