Udalarekin batera beste ondorengo elkarte hauek guztiak dira Mintzalaguna egitasmoaren sustatzaileak: Andoaingo Udala, AEK euskaltegia, BanaizBagara Elkartea, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Txirrindulari Eskola, Euskalduna Kirol Elkartea, Aita Larramendi Ikastola, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Ondarreta ikastetxea, Bihurri Haur Eskola eta Leitzaran Institutua.
Euskaraz hitz egiteko zailtasunak eta beren inguruan euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dituztenentzako da Mintzalaguna: giro lasaiean, kafea hartuz, kontu kontari, paseatuz eta gustuko edozer eginez honetaz eta hartaz euskaraz hitz egitea da Mintzalagunaren helburua.