Ari du ikuskizuna eskainiko du Oinkari dantza taldeak gaur gauean Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urriaren 6a

Gaur gauean, urriak 11, Oinkari dantza taldeak  'Ari du' ikuskizuna eskainiko du Zarauzko kiroldegian 22:30etatik aurrera. Dantza eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna apirilean estreinatu zuen Oinkari dantza taldeak eta kritika bikainak jaso zituen ikusleen aldetik. Zarauzko emanaldia DVDan jasotzeko asmoa azaldu dute taldeko arduradunek; abenduan, Durangoko Azokan Baga-Biga zigilupean aurkeztekotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!