Mendi irteera Iratira, Sagain mendi taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urriaren 6a

Urriaren 15ean, mendi irteera antolatu du Sagain mendi taldeak Iratin barrena. Ibilbide zirkularra izango dela jakinarazi dute antolatzaileek: 'Virgen de las Nieves'etik Irabiako urtegi ingurura. Irteeran parte hartu ahal izateko azalpen gehiago, segidan:

-Zailtasuna: Erraza, bost ordu inguru.

-Ordutegia: Irteera 07:30etan Asteasuko udaletxe aurretik. Itzulera: Arratsaldean, ordua zehaztu gabe. *Autobusez edo kotxetan, jendearen arabera.

-Kostua: 12 urtetik beherakoek 5 euro, 12 urtetik gorakoek 10 euro.

-Izen-ematea: Usarrabi kiroldegian. Azken eguna: Urriak 12, asteazkena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!