Amantalen Ahotsa 75 ikuskizunean parte hartuko du Oinkarik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 6a, 20:06

Oinkari dantza taldeak bihar, –urriak 7, ostirala–, 'Amantalen Ahotsa 75 urte' ikuskizunean parte hartuko du beste hainbat artistekin batera. 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da Gerra Zibila hasi zeneko 75. urteurrenean emakumeen bizipenetan oinarritutako emanaldia. Oinkari dantza taldeko kideak oso pozik agertu dira euren parte hartzearekin, "esperientzia berria izango da Oinkariko dantzarientzat, eskarmentu handiko adiskideekin lan egiteko aukera izan dugu proiektu honetan". Dagoeneko sarrera guztiak agortuta daudela jakinarazi dute. Hauexek parte hartzaileak:

-Bertsoak: Maialen Lujanbio

-Dantza: oinkari dantza taldeko neskak.

-Abestiak: Amaia Zubiria, Zaloa Urain (Kokein), Arianne Unamuno, Ain_1.

-Pianoa: Sorkunde Idigoras.

-Biolina: Mirari Irurzun.

-Txalaparta: Arantxa eta Eli Ansa.

-Antzerkia: Ainere Tolosa, Naiara Arnedo, Itziar Ituño, Sara Cozar, Maite Bastos.

-Emakumeen testigantzak: Ahotsak.com.

-Ideia eta lanketa: Amantala kultur elkartea.

-Zuzendari artistikoa: Agurtzane Intxaurraga.

-Argi diseinua: Xabier Lozano.

-Irudi diseinua: David Bernues.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!