Zarate mendi tontorreko buzoia desagertu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 6a, 16:27

Sagain mendi taldeko kideek, gertaera txar baten berri jakinarazi dute pena handiz: "Orain urtebete, Asteasuko Sagain mendi taldekideok, ilusio osoz Zaraterako bidea garbitzeaz aparte, tontorrean argazkian agertzen den buzoi berria jarri genuen eta ia ez du urterik iraun bertan; desagertu egin baita. Bere kabuz inora joan ez denez, eraman duenak bere lekuan utziko balu, amets hori errealitate bihurtu zutenen eskerrak jasoko lituzke".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!