"Ordutegi hauek behin-behinekoak dira. Ostiral honetan azaltzen diren gaztetxoekin adostuko dugu behin betiko ordutegia eta kurtsoan zehar egin nahi dutena beraiekin hitz eginez. Astialdian ibiltzeko ez da ezer berezirik egin behar, ostiralean bertan Malkarreko lokalera (Zatorra) etorri eta listo. Bertan nahi duen edonork parte har dezake, Villabonakoa nahiz Zizurkilgoa izan.
Kurtsoan zehar ostiralero hainbat ekintza egingo ditugu eta horrez gain irteera eta asteburu pasa batzuk ere pentsatuak daude..
Anima zaitezte !!!".
Informazio gehiago malkarreko web orrian.