Sute ikusgarria Bulandegi bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 5a, 10:59

Atzo, arratsaldeko 18:00ak aldera, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, izugarrizko sutea piztu zen Bulandegi bideko aparkalekuan. Hiru edukiontzik su hartu ondoren, indar handiko ke beltza zabaldu zen inguruan. Udaltzain eta ertzainen artean itzali zuten sua eta zorte handiz, inguruan utzita zeuden autoek ez zuten kalterik izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!