Ontzerri futbol taldearen oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 4a, 18:03

"Idatzi honen bidez, Ontzerri futbol taldetik, azken urte luzean Andoaingo Ubitarte futbol zelaian entrenatzeko eta jokatzeko izan ditugun arazoak konpondu direla  adierazi nahi dugu. Dakizuen bezala, gure futbol taldea, 2010eko udan sortu zen eta sorreratik oztopoak baino ez ditugu izan, eta pasa den urtean adibidez, Usurbilen entrenatu behar izan genuen. Guk argi dugu, Euskaldunak duela Ubitarten lehentasuna, baina horrek ez du kentzen guk ere, Andoaingo herritarrak izanik futbol zelaia erabiltzeko dugun eskubidea.
Azkenik lerro hauen bidez, Andoaingo Udal gobernu taldeari eta, bereziki, alkateari eta kirol zinegotziari eskerrak  eman  nahi dizkiegu,  arazoa konpontzeko erakutsi duten borondateagatik eta egindako lanagatik".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!