Oinezko ibilbidea eta BTTkoa, Aizkardiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urr. 4a, 11:21

Urriaren 9an Andoin-Musitu ibilbidea prestatu du Aizkardi mendi taldeak, Entzia mendizerran barrena. 26 kilometroko bidea egiteko zazpi ordu beharko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek. Mendi ibilaldiaz gain, egun berean, BTT irteera ere izango da Izki parkean barrena. Bi irteerak Maeztutik oso gertu amaituko dira:

Oinezkoak Andoin herritik abiatu (613m.) eta Andoingo atakara igoko dira lehenik parte hartzaileak (1010m.), Giliturri igaro eta Mirutegi gainera jotzeko (1156m.). Bertatik Baio gainera abiatuko dira (1197m.). Opakoako mendatea, Arrigorrista gaina (1153m.) eta Atxuri (1102m.) zeharkatuta, Onrraita (960m.) eta Onrraitatik (960m.) barrea, Musitu herrira ailegatuko dira.

Izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da (20:00-22:00) edota Aizkardiren egoitzara gerturako. Azken eguna: urriak 7, ostirala.


Noiz: Urriak 9, igandea. 07:00etan.

Nondik: Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!