Auzolanean aritu dira larrauldarrak pasa den asteburuan. Sutarako egurra prestatzeko lanak egin dituzte larunbata goizean hasi eta igandera bitarte. iaz ekin zioten ekimenari eta aurten, hamazazpi tona ekarri dituzte, iaz baino zortzi gehiago. Datorren urtean ere auzolanari eusteko asmoa agertu dute larrauldarrek.