San Juan plaza jendez gainezka zela, urnietarrek Miela jaiaren zaindaria agurtu zuten. Hainbat elkarteren mezuak irakurri zituzten agurra dantzatu aurretik. Giro ederrean, Miela denen gainetik igaro zen elizako kanpandorrera igotzeko. Marizulon izango da hurrengo urtera arte.
Lau egunez partaidetza ikaragarri handia izan da Urnietan. Antolatzaileek aitortu bezala, urtez urte hobetzen doazen jaiak dira Sanmielak.
Bideoak: Jaietako hamaika bideo ikusgai